Share
Title
EraLan ikerketa-proiektua 3 : Euskararen erabilera lan munduanAuthor
Author (from another institution)
Published Date
2015Publisher
Soziolinguistika KlusterraKeywords
EuskaraSociolingüística
Abstract
EraLan ikerketa-proiektua da, izaera ezberdineko erakundeen arteko lankidetzaren bitartez gauzatzen
dena. Lan-arloan ematen den hizkuntzen erabilera da proiektuaren aztergai nagusia, eta gai horren i ... [+]
EraLan ikerketa-proiektua da, izaera ezberdineko erakundeen arteko lankidetzaren bitartez gauzatzen
dena. Lan-arloan ematen den hizkuntzen erabilera da proiektuaren aztergai nagusia, eta gai horren inguruan Soziolinguistika Klusterraren baitan ikerketa aplikatua eta haren gaineko hausnarketa elkarrekin
egiten duten erakunde ezberdinen emaitza da EraLan.
Gehiago zehaztuz, EraLan proiektuaren helburua da hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan –publiko zein pribatuetan– euskararen eta beste hizkuntzen erabileran
eragiten duten aldagaiak identifikatzea, eta horietan positiboki eragiteko metodologiak eta dinamikak
diseinatzeko eta inplementatzeko ezagutzan aurreratzea. Ezagutza praktikoan eta ezagutza teorikoan.
Eta ezagutza hori lankidetzan ari diren erakundeetako kideen artean partekatzea eta zirkulazioan jartzea.
Hizkuntza normalizazioaren kontzeptualizazioa, batetik, eraldaketa-prozesu gisa egiten dugu; bestetik,
hizkuntza normalizazioa organizazio batean gauzatzen denez, sistema konplexu gisa kontzeptualizatzen
dugu. Beraz, eraldaketa eta konplexutasun testuinguru horretan kokatzen dugu ikerketa-proiektua. [-]
ISBN
978-84-943708-0-9Document type
Book
Rights
© EgileakAccess
Open AccessCollections
The following license files are associated with this item: