Ikusi/ Ireki
Izenburua
Indukzio bidezko berokuntza sistema bat diseinatzea, abiaraztea eta balioztatzeaEgilea
Argitalpen data
2021Argitaratzailea
Mondragon Unibertsitatea. Goi Eskola PoliteknikoaGako-hitzak
Máster universitario en Energía y Electrónica de Potencia2020-2021
MU-Mondragon Saria (Ikasketa Amaierako Lanak euskaraz)
Laburpena
Master bukaerako lan hau kokatzen da Potentzia Elektronika azken urteotan sakontzen ari den alorretako batean, hain zuzen, indukzio bidezko berokuntzan. Indukzio bidezko berokuntzak ahalbidetzen du ma ... [+]
Master bukaerako lan hau kokatzen da Potentzia Elektronika azken urteotan sakontzen ari den alorretako batean, hain zuzen, indukzio bidezko berokuntzan. Indukzio bidezko berokuntzak ahalbidetzen du material eroaleak berotzea inolako kontaktu fisikorik gabe. Halaber, hiru ezaugarrik nabarmentzen dute berotzeko teknika hori: azkarra, iraunkorra eta kontrolatzeko erraza. Proiektu hau, zehazki, altzairuzko barrak indukzio bidez tenplatzean oinarritzen da; eta helburua da prozesu hori ahalbidetuko duen sistema bat diseinatzea. Helburura iristeko, baina, zenbait eginkizunetan banatu da garapena. Lehendabizi, indukzio bidezko berokuntza zertan datzan ikertu da, oinarrizko kontzeptuak barneratu. Gero, aurretik egindako analisiak aztertu eta balioztatu dira; batetik, FLUX bidez (azterketa elektromagnetikoa), eta, bestetik, PLECS softwarea erabiliz (simulazio elektrikoa). Analisi horiek baliozkotzat hartzean gauzatu da diseinua. Ikerlan zentro teknologikoko (Arrasate) Potentzia Elektronika sailean burutu da lana. Zentroan bertan martxan jarri nahi den erakusle baten potentzia elektronikaren zatia landuko da txosten honetan. [-]
Argitaratzailearen bertsioa
https://doi.org/10.48764/0TE0-5003Dokumentu-mota
Master bukaerako lana
Eskubideak
© EgileaSarbidea
Sarbide irekiaLaburpena
Master bukaerako lan hau kokatzen da Potentzia Elektronika azken urteotan sakontzen ari den alorretako batean, hain zuzen, indukzio bidezko berokuntzan. Indukzio bidezko berokuntzak ahalbidetzen du material eroaleak berotzea inolako kontaktu fisikorik gabe. Halaber, hiru ezaugarrik nabarmentzen dute berotzeko teknika hori: azkarra, iraunkorra eta kontrolatzeko erraza. Proiektu hau, zehazki, altzairuzko barrak indukzio bidez tenplatzean oinarritzen da; eta helburua da prozesu hori ahalbidetuko duen sistema bat diseinatzea. Helburura iristeko, baina, zenbait eginkizunetan banatu da garapena. Lehendabizi, indukzio bidezko berokuntza zertan datzan ikertu da, oinarrizko kontzeptuak barneratu. Gero, aurretik egindako analisiak aztertu eta balioztatu dira; batetik, FLUX bidez (azterketa elektromagnetikoa), eta, bestetik, PLECS softwarea erabiliz (simulazio elektrikoa). Analisi horiek baliozkotzat hartzean gauzatu da diseinua. Ikerlan zentro teknologikoko (Arrasate) Potentzia Elektronika sailean burutu da lana. Zentroan bertan martxan jarri nahi den erakusle baten potentzia elektronikaren zatia landuko da txosten honetan.