Izenburua
Tokiko hezkuntza-komunitateak saretzeko zenbait gako: prozesu eraikitzaileakEgilea
Ikerketa taldea
Hezkuntza berrikuntzaInnovación educativa
Gizarte zientziak, erronkak eta arrakalak
Ciencias sociales, retos y brechas
Bertsioa
Bertsio argitaratua
Eskubideak
© EgileakSarbidea
Sarbide irekiaArgitaratzailea
Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien FakultateaGaia (UNESCO Tesauroa)
http://vocabularies.unesco.org/thesaurus/concept21Laburpena
Hezkuntza aintzat hartzea funtsezko elementua izan daiteke garapen komunitario
humano, duin eta demokratikoago baterako. Tokian tokiko hezkuntzakomunitateak
saretzeak eta helburu komunen lorpenerako ... [+]
Hezkuntza aintzat hartzea funtsezko elementua izan daiteke garapen komunitario
humano, duin eta demokratikoago baterako. Tokian tokiko hezkuntzakomunitateak
saretzeak eta helburu komunen lorpenerako elkarlanean aritzeak
errealitate sozial justuagoak eraikitzera bideratu gaitzake. Herri hezitzailearen
ikuspegiak kontuan hartzen ditu udalerri baten dimentsio hezitzailean modu
esanguratsuan sakontzeko oinarrizko elementuak: hezkuntza-komunitate
kohesionatu eta saretu bat garatzea ongizate komuna lortzeko. Bide horretan,
udalerriko hezkuntza-eragile guztiak gara erantzunkide.
Udalerrietako hezkuntza-komunitateak saretzea garrantzia duen gaia da
hezkuntzak tokian-tokian izan ditzakeen erronkei erantzuteko orduan.
Garapen komunitarioak aintzat hartu beharko lituzke komunitateko kide
guztientzako hezkuntza-eskubidearen bermea eta kalitatezko hezkuntzaren
eskaintza. Komunitate bateko haur eta gazteen hezkuntzarako eskubidea eta
haien ongizatea ziurtatzeko, ezinbestekoa izan daiteke udalerriko eragileak,
ikastetxeak eta komunitateko kideak saretzea eta erantzunkidetasunez aritzea.
Zehazki, garrantzitsua izan daiteke tokiko erakunde publikoen eta hezkuntzakomunitateko
eragileen artean sareak sortzea, besteak beste: sektoreen arteko
lankidetza sustatzeko, zerbitzuak hezkuntzan integratzeko, politika publiko
eraginkorrak bultzatzeko, baliabideak eskuratzeko eta, azken batean, komunitate
osoa indartzeko. Izan ere, saretze horien ondoriozko lankidetza funtsezkoa izan
daiteke informazio-trukea eta elkarrekiko laguntza sustatzeko; eta horrek, aldi
berean, komunitate batean hezkuntzaren kalitatea, justizia eta eskubideen
bermea egikaritzen lagundu dezake, komunean, komunarekin eta
komunarentzat.
Baina nola lortu tokian tokiko hezkuntza-komunitateak
saretzea? Zertarako? Zer-nolako prozesuak garatu
ditzakegu? Nola bultzatu desberdinen arteko
elkarlan-proiektuak? Nola eraiki helburu komunak?
Zer funtzio eta betebehar ditu udalerriko eragile
bakoitzak?
Esku artean daukazun liburuxkak
galdera horiei erantzuteko zenbait gako
eskaintzeko ahalegina egiten du. [-]
Bildumak
Item honek honako baimen-fitxategi hauek dauzka asoziatuta: