Title
Kooperatibismoaren sustraiak II: sozialista asoziazionistakLanki kuadernoak = Cuadernos Lanki ; 16
Author
xmlui.dri2xhtml.METS-1.0.item-contributorDepartment
LANKI Kooperatibismoaren IkertegiaRights
© EgileaAccess
http://purl.org/coar/access_right/c_abf2Publisher’s version
https://doi.org/10.48764/021f-ym81Publisher
Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien FakultateaKeywords
KooperatibismoaHistoria
Abstract
Esku artean duzun liburuxka honekin, kooperatibismoaren sustraietan sakontzeko aukera
duzu. Aurrekoari segida ematera datorren argitalpena da. Orduan, XVIII. eta XIX.
mendeetan, industria-kapitalism ... [+]
Esku artean duzun liburuxka honekin, kooperatibismoaren sustraietan sakontzeko aukera
duzu. Aurrekoari segida ematera datorren argitalpena da. Orduan, XVIII. eta XIX.
mendeetan, industria-kapitalismoari aurre eginez, langile eta herri-sektoreen inguruneetan
ernaldu ziren antolaketa-praktikak eta elkartegintza dinamikak aztertu bagenituen,
oraingoan sozialista asoziazionista deiturikoen pentsamendua eta ekinbideak izango
ditugu aztergai. Izan ere, bi horiek dira, Rochdaleko kooperatiba-esperientziaren mugarriaren
aurretik, kooperatibismoaren sorreraren iturri nagusiak.
Idazki honetan, hortaz, sozialista asoziazionistek eredu kooperatiboaren eraikuntzan
egin zuten ekarpena, teorikoa eta praktikoa, aztertuko dugu. Britainia Handiko Robert
Owen eta William King doktorea eta Frantziako Charles Fourier, Philippe Buchez eta Louis
Blanc autoreak aztertuko ditugu. Liberalismoaren erregimen indibidualista eta lehiakorra
gainditu eta elkartasunean oinarrituriko gizarte-eredua eraikitzeko, elkarkidetzan
oinarrituriko elkarteak sustatu zituzten. Batzuetan funtzionamendu-arau eta antolaketa-
eredu berritzaileak asmatuz, eta, besteetan, elkartegintza-eredu berri horien esperimentazio
praktikoak garatuz. Ez zuten kooperatiba hitza erabiltzen –berriagoa baita–,
baina zalantzarik ez dago sustatu zituzten kontsumo- edo ekoizpen-elkarteak egungo
kooperatiben aurrekari zuzenak direla. Sozialista asoziazionista horien proposamenetan,
hortaz, kooperatibismoaren oinarri ideologiko hainbaten iturriak daude. Gerora Rochdaleko
kooperatiba-esperientziak eredu bilakatuko dituen printzipio eta arau asko ere garai
honetakoak dira. Horiek guztiak arakatuko ditugu liburuxka honetan. [-]
xmlui.dri2xhtml.METS-1.0.item-sponsorship
Eusko JaurlaritzaCollections
The following license files are associated with this item: