Título
Europaren geroa: geldialdi sekularreko eskenatokiaAutor-a
Departamento
LANKI Kooperatibismoaren IkertegiaDerechos
© Andoni Eizagirre EizagirreAcceso
Acceso abiertoVersión del editor
https://doi.org/10.48764/0ky2-9285Editor
Mondragon UnibertsitateaPalabras clave
EuropaGlobalizazioa (Ekonomia)
Euskal Herria
Resumen
Mundura gero eta irekiagoa dagoen herria gara. Alde
horretatik, euskalherrigintzari buruz gogoeta egin eta erronka
lorgarriak zehaztu ahal izateko, badakigu mundu zabaleko
dinamikei ere arreta ipin ... [+]
Mundura gero eta irekiagoa dagoen herria gara. Alde
horretatik, euskalherrigintzari buruz gogoeta egin eta erronka
lorgarriak zehaztu ahal izateko, badakigu mundu zabaleko
dinamikei ere arreta ipini behar diegula; interdependentzia
ekonomiko, komertzial eta soziala dela eta, gure herri-
egitasmoetan eskala globala kontuan hartzea ezinbestekoa
da. Egin kontu, gainera, mundu globalean sakonera handiko
transformazioak gertatzen ari direla. Hori dela eta, LANKI
Ikertegian “Euskalherrigintza mundu globalean” izeneko lan-
egitasmoa martxan dugu.
Egitasmo horren baitan, liburuaren helburu orokorra da
Europaren agertoki ekonomiko berria ulertzea. Izan ere,
Mendebaldeko herrialdeetan ekonomiaren hazkunde motela
eta geldialdi sekularra igarri daiteke, aktibazioko tresna
konbentzionalen gaitasuna agortua dago, eta merkatuaren
kontzentrazioak, desoreka makroekonomikoek eta proiekzio
demografikoek ere berresten dute agertoki berriak antz txikia
izango duela hamarkadetan normaltzat jotako ideia, praxia eta
espektatibekin. Europa galtzaile netoa den bitartean, errenta-
maila ezohiko erritmoetan hazten ari da populazio handieneko
munduko erregioan. Zalantzarik gabe, euskal gizartearen eta
ekonomiaren aukerak eta erronkak ere, neurri handi batean,
agertoki berri horretan argitu eta garatu beharko ditugu. [-]
Sponsorship
Diputación Foral de Gipuzkoa = Gizpuzkoako Foru AldundiaID Proyecto
Etorkizuna OrainColecciones
El ítem tiene asociados los siguientes ficheros de licencia: