Zientzia Irekia MUn
Zientzia Irekia ezagutza zientifikoa zabaltzeko mugimendu bat da, batez ere funts publikoekin finantzatutakoa, ahalik eta modu zabalenean, librea, linean eskuragarria eta berrerabilgarria.
Helburua da ikertzailea, zaletua edo profesionala den edonork ikerketa zientifiko osora iristea, ez bakarrik argitalpenetara, baita erabilitako metodo, datu, tresna edo softwareetara ere.
Zientzia Irekia tresna eta lan kooperatibo irekietan eta ezagutzaren hedapenean oinarritutako prozesu zientifiko oro da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Bibliotekaren webguneko Zientzia Irekia atalera jo, eta bertan aurkituko dituzu gida hauek ere:
- Nola argitaratu Sarbide Irekian: jarraitu Zientzia Irekiaren printzipioak
- Nola argitaratu Sarbide irekian APC (Article Processing Charge) erabiliz Eraldatze-akordioen bitartez
Argitaratu zure datuak irekian
Zure ikerketaren datuak irekian argitaratu nahi badituzu, jarri harremanetan zure bibliotekarekin. Zure beharretara egokitutako banakako aholkularitza eskaintzen dizugu.
Gogoan izan zientzia irekiaren alde egoteko garrantzitsua dela zure ikerketa zientifiko eta akademikoan bildutako, sortutako edo erabilitako datuak sarbide irekiko biltegietan (instituzionalak, tematikoak edo orokorrak) argitaratzea.