Izenburua
BATZ: Susperraldi baten historia. Erantzukidetasuna, erresilientzia eta interkooperazioaLanki kuadernoak = Cuadernos Lanki ; 20
Departamentua
LANKI Kooperatibismoaren IkertegiaBertsioa
Bertsio argitaratuaDokumentu-mota
LiburuaHizkuntza
EuskaraEskubideak
© EgileakSarbidea
Sarbide irekiaArgitaratzailea
Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien FakultateaGako-hitzak
KooperatibakMondragon
Cooperativas
Gaia (UNESCO Tesauroa)
KooperatibaLaburpena
BATZ Igorren dagoen kooperatiba bat da, MONDRAGON taldekoa. Bere itxiera kolpe latza
izango litzateke Bizkaiko Arratia eskualdearentzat. Eta egoera hori benetako aukera izan zen
kooperatibak aurre e ... [+]
BATZ Igorren dagoen kooperatiba bat da, MONDRAGON taldekoa. Bere itxiera kolpe latza
izango litzateke Bizkaiko Arratia eskualdearentzat. Eta egoera hori benetako aukera izan zen
kooperatibak aurre egin behar izan zion krisian. Zorionez, BATZek egoera irauli ahal izan du,
eta, gaur egun, etorkizuna duen proiektu sozio-enpresariala da.
Lan honetan, kooperatibak 2016 eta 2025 urteen artean izandako krisia eta susperraldi
ekonomikoa aztertzen dira. Kasu hau esanguratsu egiten dituen bereizgarri batzuk badira:
automozioan diharduen kooperatiba industrial handia da BATZ, 1.300 langile baino gehiago
dituena eta nazioartean presentzia garrantzitsua daukana.
Argitalpena, gainera, kooperatiba bat krisian murgiltzen denean jokoan sartzen diren mekanismoak
deskribatzeko asmoarekin ere egin da. Izan ere, krisi garaian, kooperatibek kapital-
enpresekiko duten diferentziala modu dibulgatzailean hurbiltzeko helburua dauka lanak.
Kasuaren azterketa elkarrizketa sakonetatik eta protagonisten ahotsa jasotzen zuten eztabaida-
taldeetatik abiatuta eraiki da, eta testuan zehar bildu dira ahots hauetako batzuk.
Gainera, irakurleak MONDRAGONen egituratzen diren interkooperazio mekanismoei buruzko
azalpenak aurkituko ditu lanean zehar; izan ere, horiek gabe ezingo litzateke azaldu BATZ
kooperatibaren berreskuratze prozesua.
Lanean ideia nagusi bat azaleratzen da: BATZ berreskuratzea kooperatiba osatzen duten
pertsonen konpromisoari eta MONDRAGON taldearen elkartasun-laguntzari esker izan da
posible. [-]
Finantzatzailea
Eusko JaurlaritzaUNESCO



















