Title
Munduaren metamorfosiari buruzko iritzi sozialakAuthor
Publication Date
2026Publisher
Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien FakultateaAbstract
Txosten honek Euskadiko Gaurkotasuna 2025 azterlanaren emaitza nagusiak biltzen ditu. Azterlanaren helburua da euskal herritarrek gaur egungo dilema nagusien aurrean dituzten jarrerak, kezkak eta bali ... [+]
Txosten honek Euskadiko Gaurkotasuna 2025 azterlanaren emaitza nagusiak biltzen ditu. Azterlanaren helburua da euskal herritarrek gaur egungo dilema nagusien aurrean dituzten jarrerak, kezkak eta balioak ezagutzea, hurbileko eremuan bezainbat nazioartean. Ziurgabetasun ekonomikoak, ingurumenerronkek, tentsio geopolitikoek eta gizarte-eraldaketek markatutako testuinguruan, azterlan honek ikuspegi eguneratua eskaintzen du euskal gizarteak transformazioak nola hautematen dituen eta haiei nola egiten dien aurre jakiteko; geroari buruzko espektatibak ere ezagutarazten ditu. Azterlana Euskadiko biztanleei zuzendutako iritzi-inkesta batean oinarritzen da. Iritzi-galdetegiaren helburu orokorra izan zen iritzi sozial ezberdinak eta askotarikoak lortzea. Landa-lan honen bidez, gaurkotasuneko hainbat gairi buruzko pertzepzio orokorrak eta balorazio espezifikoak aztertu dira. Ikuspegi horri esker, gaur egungo eztabaida publiko nagusien inguruan herritarren gogo-aldarearen eta narratiba sozialen giroa ezagutu ahal izan da. Txostena zortzi gai-multzotan egituratuta dago, hasi itxaropen eta pertzepzio orokorrekin eta dilema etiko eta instituzionalei ere kontu egiteraino. Horien artean, krisi globalak eta horien inpaktu pertzibitua, dilema geopolitikoak eta Europak orainean eta geroan izango duen tokia jorratzen dira, baita Euskadik energiaren eta iraunkortasunaren, immigrazioaren eta funtzio publikoaren arloetan dituen erronka nagusiak ere. [-]
ISBN
978-84-09-84336-7Version
Published versionDocument type
ReportLanguage
BasqueAccess
Open accessCollections
The following license files are associated with this item:



















