Edukiak babestea

Biblioteka Zerbitzua da eBiltegiaren arduraduna, zeinak erabiltzen duDSpace, Massachussets Institute of Technology (MIT) eta Hewlett Packard (HP) erakundeek garatutako kode irekiko programa.

eBiltegiak bermatu egiten du edukiak betiko eskuratzea eta gordetzea, unibertsitateko zerbitzari seguruetan ostatatuz, eta beste informazio-sistema batzuekiko elkarreragingarritasuna bermatzeko behar diren baldintza teknikoak betez.

  • Osotasuna berrikustea
  • Segurtasun-kopiak
  • Hardwarea eta softwarea eguneratzea
  • Formatuaren migrazioa, behar izanez gero

Metadatuak berrerabiltzea

eBiltegiak Open Archives Initiative (OAI-PMH) delakoaren elkarreragingarritasun-protokoloa erabiltzen du, gordetako dokumentuen ikusgarritasuna eta eragina handitzeko. OAI-MHP protokoloak aukera ematen die beste aplikazio batzuei eBiltegian gordetako dokumentuen metadatuak jasotzeko. eBiltegian erabiltzen den metadatuen eskema Dublin Core Metadata Terms da.

eBiltegian gordetako erregistroen metadatuak Creative Commons Aitortza Lizentzia 4.0 batekin banatzen dira. Horrela, edozein biltzaile edo erabiltzailek metadatuak erabili ahal izango ditu, baldintza bakar batekin: eBiltegiko jatorrizko erregistroaren iturria eta identifikatzailea aipatzea.

Lizentzia honek gordailututako materialekin lotutako metadatuei baino ez die erreferentzia egiten, eta inoiz ere ez ditu ordezten edo aldatzen material bakoitzerako lizentzia eta baimen espezifikoak.