Kongresuak-Komunikazioa
https://hdl.handle.net/20.500.11984/1144
2024-03-29T08:18:51ZLangileen pertzepzioak eta nahiak barne komunikazioari buruz kooperatibetan. Kasu azterketa
https://hdl.handle.net/20.500.11984/5740
Langileen pertzepzioak eta nahiak barne komunikazioari buruz kooperatibetan. Kasu azterketa
Belategi-Unzueta, Onintza; Egaña, Txema; Gago, Mónica
Ikerlan honen helburu nagusia da ezagutzea zelako pertzepzioak eta nahiak dituzten langileek barne
komunikazioari buruz kooperatibetan. Horretarako, besteak beste, aztertu da zer pertzepzio duten
langileek kooperatibak ematen dien informazioei buruz. Era berean, eta ezberdintasunik dagoen jakite
aldera, pertzepzio horiek guztiak ikertu dira kontuan izanik ondorengo aldagaiak: organoetako
partaide, esku lan mota, lan egoera eta egoitza.; The main objective of this research is to explore the perceptions and expectations of the members of
the worker cooperative concerning Internal Communication. To that end, among others, have been
researched members´ perceptions of the information transmitted by cooperative. Additionally, in order
to examine the possibility of group differences, perceptions have been analyzed taking into account
following variables: membership on different governing bodies, type of workforce, labour status and
location.
2015-01-01T00:00:00ZGazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa, interakzioa eta partekatzea: Mondragon Unibertsitateko ikasleen kasu-azterketa
https://hdl.handle.net/20.500.11984/5739
Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa, interakzioa eta partekatzea: Mondragon Unibertsitateko ikasleen kasu-azterketa
Astigarraga, Idoia; Pavon-Arrizabalaga, Amaia; Zuberogoitia, Aitor
Ikerketa honen helburua da ezagutzea zelan – eta zein neurritan- baliatzen dituzten gazteek
digitalizazioak ekarritako ikus-entzunezko kontsumo-modu berriak, arreta berezia jarrita ikusentzunezko edukien partekatzean. Doktorego-tesi hau Mondragon Unibertsitateko kasu-azterketa da,
eta galdetegia, egunerokoa eta sakoneko elkarrizketak baliatu dira. Galdetegiko emaitza kuantitatiboak
dira artikulu honetan azalduko direnak. Emaitzek erakusten digutenez, ohiko telebistak jarraitzen du
izaten telebistako edukiak kontsumitzeko biderik ohikoena. Bestalde, aipagarria da partekatzeak
hartzen duen garrantzia, gazteen ia %68k partekatzen baititu ikus-entzunezko edukiak interneten.; The aim of this PhD research is to know how digitization has brought about new ways of television
and video consumption among youth, focusing on online video sharing. The study is carried out
among Mondragon University students to collect quantitative and qualitative data of their viewing and
sharing habits. It is as case study that comprises a survey, a media diary and in-depth interviews. This
article is focused on the quantitative results of the study. The findings show that the TV set is still the
preferred format for television viewing. In contrast, the importance of the online sharing is
highlighted, since almost %68 of the youth share video content on the web.
2015-01-01T00:00:00ZNerabearen eta lagun-taldearen ikus-entzunezko kontsumoa 2011n: Gipuzkoako kasu azterketa
https://hdl.handle.net/20.500.11984/5737
Nerabearen eta lagun-taldearen ikus-entzunezko kontsumoa 2011n: Gipuzkoako kasu azterketa
Pavon-Arrizabalaga, Amaia; Zuberogoitia, Aitor
Ikerlan honen helburua da ezagutzea 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxo gipuzkoarren ikusentzunezko kontsumo-ohiturak, betiere nerabezaroan funtsezkoa den lagun-taldearekin duen
harremana kontuan hartuta (jakiteko ea harremanik dagoen ikus-entzunezko kontsumo indibidualaren
eta talde-kontsumoaren artean). Landa lana 2011n burutu zen: 852 galdetegi, 26 sakoneko elkarrizketa
eta 16 neraberen Tuentiko profilen eduki-azterketa baliatu ziren ikerketa osatzeko. Ikerlanak
deskribatzen duen testuinguruan aro analogikoko ikus-entzunezko praktikak eta kontsumo-ohitura
berriak uztartzen dira, digitalizazioaren ondorioz sortu direnak. Horrekin batera, lagun-taldearen
eragina nerabezaroan nabaria da.; The aim of this study was to explore audiovisual consumption in teenagers aged from 12 to 16 in
2011 in the province of Gipuzkoa (Basque Country). Given the crucial role of peers in teenager
development, the relationship between individual and peer group media consumption patterns has
been studied. The impact of the digitizing audiovisuals through new ways of consumptions was also
assessed. Data was gathered through a survey carried out on 852 subjects throughout the province, 26
in-depth interviews and the content analysis of 16 Tuenti social media profiles. Results helped us
conclude that old and new audiovisual consumption patterns coexist after the digitalization. In
addition, the influence of peers on the adolescent media consumption is remarkable.
2015-01-01T00:00:00ZGazteen jarrera ikus-entzunezko edukiekin, nola telebistan hala Interneten
https://hdl.handle.net/20.500.11984/5732
Gazteen jarrera ikus-entzunezko edukiekin, nola telebistan hala Interneten
Astigarraga, Idoia; Pavon-Arrizabalaga, Amaia; Zuberogoitia, Aitor
Ikerketa honek gazteek ikus-entzunezko edukiekin daukaten harremana du aztergai, nola ohiko
telebistan hala Interneten. Ikerlanaren helburua da jakitea ea audientziaren jarrera aldatzen den
hedabidearen arabera. Artikuluak Mondragon Unibertsitateko 475 gazteren artean egindako inkesta
baten emaitza esanguratsuenak azaltzen ditu. Faktore-analisi bat eta bi erregresio anizkoitz orokortu
egin ondoren, ateratako ondorio nagusia da estatistikoki ezin dela lotu telebistaren kontsumoa
audientziaren jarrera pasiboekin, ezta Internet bidez ikus-entzunezkoak kontsumitzea jarrera
aktiboekin ere.; This article examines the different forms of consumption and interaction that young people employ
with television and online video content. The aim of this study is to know whether audience behaviour
changes depending on the type of medium. The study presents the most significant statistical results of
a survey of 475 young students conducted at Mondragon University. After carrying out a factorial
analysis and two multiple generalized linear regressions, our results show that it is statistically
impossible to describe audience attitude as a dichotomy between passive television viewers and active
internet users.
2017-01-01T00:00:00Z